Yuzz Ermua programaren III.ak negozio ideiak dituzten 11 gazte trebatu eta lagunduko
Ermua hitzartutako Yuzz Zentroa izango da hirugarren urtez jarraian eta izpiritu ekintzaile eta talentua sustatzeko programa bat garatuko du, 18 urtetik 31era bitarteko pertsonentzat. Hori ahalbidetzeko SPRI sozietateak hitzarmena berritu du Santander Hiriko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroarekin (CISE delakoarekin), zeina Kantabriako Unibertsitatearen barne dagoen. Programa honek 30 entitate publiko eta pribatu baino gehiagoren laguntza du, zeinak berrikuntza eta ekintzailetzarekin konprometituak dauden.
Aste honetan Yuzz Ermua zentroaren aurkezpena izan dugu. Programaren baitan 11 gazte ditugu, programari gogoz heldu dietenak, ikasteko eta ametsak betetzeko irrikan daudelarik. Aurten aurkeztu diren ideia eta proposamenak oso anitzak dira eta denetarik dago: gaixotasun zehatzak dituzten pertsonei laguntzeko web plataformak, norbere irudia hobetzekoak, higiezinak kudeatzeko zerbitzuak, eta abar beste hainbaten artean. Programari hasiera emateko ekitaldian parte hartu zuten asteazken eguerdian Carlos Totorika alkateak eta Toki Garapen, Enplegu eta langileriako zuzendari Rosalia Herrerak.
Yuzz programan parte hartzeko hautatuak izan diren pertsona gazteak laguntza, trebakuntza eta aholkularitza jasoko dute, dituzten ideiatan oinarrituriko negozio proiektuak garatu ditzaten. Aurten parte hartzen dituztenek deialdiko sariak irabazi ahal izango dituzte.
Yuzz Ermuan parte hartzen duen kide batek Silicon Valleyra joan eta hura ezagutzeko aukera izango du, hiria berrikuntzan erreferentzia bat baita. Horrez gain, Yuzz programak -bere egoitza diren 26 zentroentzat- dituen hiru esku sariak irabazteko aukera ere izanen dute, hain zuen ere 30.000, 20.000 eta 10.000 eurokoak, hain zuzen ere.
Ermuko Udalak ondorengo baliabideak jartzen ditu Yuzz programaren eskura:
- Lana fisikoki gauzatzeko lekua Izarra Centre eraikinean.
- Oinarri teknologikoa duten enpresek elkarlanean edo co-working-ean jarduteko espazioa –enpresa hazitegiko, lehen solairuan-.
- Ideia garatzeko behar duten aholkularitza teknikoa eta euskarria. Adituak bere esku izanik.
- Enpresa sortu eta kudeatzeko trebakuntza. Izaera teknologikoa duten proiektuak abian jartzeko ezagutzak: komunikazioa, marketing-a, proiektuen kudeaketa, berrikuntzari nola aurre egin, eta abar… Laburbilduz, ‘Lean Start Up’ izenaz ezagutzen den ikasketa multzoa.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena