Ermua eta Mallabiko LHIko ikasleak Lanbide Heziketako bigarren azokan

12.03.15
Ekonomi Sustapena

Eibarko Armagintza Eskolara bildu dira Debabarrena eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek II. Lanbide Heziketa Azokara, ABIAN izenekora, –Armagintza Eskola, IMH-Makina Erremintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Mutrikuko Institutua, Uni Eibar Ermua eta Eibar eta Ermuko PCPIak – beren eskaintza ezagutzera emateko. Antolatzaileek guztira Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeetan 33 espezialitate desberdin erakusten dira 7 erakustoki gune ezberdinetan.

Oso publiko heterogeneoa da gaur egun Lanbide Heziketako ikasketak egiten dituena, aurretik egindako ikasketak edota adinari erreparatzen badiogu. Honela bada, ABIAN azoka publiko zabalari zuzenduta dago: DBH eta Batxilergoko azken urteetako ikasleei, heziketa zikloetako erdi eta goi mailako azken urteetako ikasleei, gurasoei, heziketa zentroetako eta erakunde publiko nahiz pribatuetako irakasle, orientatzaile eta formatzaileei, ekintzaileei, enpresa eta erakundeei, langile aktibo eta langabeei eta, oro har, herritarrei, lanbide heziketan interesa duten guztiei. Jende guztiarentzat zabalik dago, eta sarrera doakoa da.

Orain artean, azokara eskualdean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten dauden 300 ikasle baino gehiago bertaratu dira. Ostiralean itxiko ditu ateak azokak eta asistentzia ziurtatu duten 600ek baino gehiago bertatik pasa izatea espero da. Horiei guztiei, Lanbide Heziketaren nondik norakoak ikusi eta ezagutzeko interes izan duten bisitariak gehitu beharko zaizkiolarik.

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapeneko Ikastegiko ikasleek bertan dira standean egiten duten lanaren zuzeneko erakustaldiak egiten. Gure herriko PCPIa bertan dira bere jarduera ezagutzera ematen eta hain zuzen ere, gaur egun eskaintzen dituen espezialitateen berri erakusten: ile-apaindegiko laguntzailea, automobilen konponketako laguntzailea, mekanika alorreko langilea. Ikasle nahiz irakasleek oso positibotzat jotzen dute ABIAN Azokak eskaintzen dizkien aukera, egiten dutena erakusteaz gain, beren ahalmena balioan jarri, dituzten eskuduntzak eta lanbide bat ikasteko duten ilusioa agerian ipini dezaketelako.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du