M. Valdespina trafikoarentzat itxita egongo da astelehenetik aurrera, koexistentzia proiektuagatik

13.03.15
Hirigintza

M. Valdespina kalea trafikoarentzat itxita geratulo da astelehenetik bertatik, koexistentzia proiektuak aurrerantz jarraituko duelako, udal Bulego Teknikoak ezagutzera eman duenez. Koexistentzia proiektuko obrek aurrera jarraituko eta bigarren kale batean zentratuko dira. Probaleku eta Zubiaurretik ezkerretara egingo dute Valdespinatik jarraitzeko. Aldaketak afekzio berriak eragingo dizkigu herritarroi. Probaleku datorren astea –beste hiru egunez- itxita mantenduko da trafiko orokorrarentzat eta bakarrik erabili ahal izango dute bertan garaje plazak dituztenek, zamalanak egin behar dituzten hornitzaileek eta taxi gidariek. Lasuen enpresak Kaltxangotik Valdespinara sartzen den puntuan lanean hasiko da –Danotz urdaitegi, frutategi eta Olaizola lurrindegiaren aurretik- Kutxabank eta ‘La Brasileña’ de akeitaren aurreko zatian.

Zamalanak Herga Tabernaren alboan egin beharko dute hornitzaileek, taxien aurrez aurre dagoena ezin izango baitute erabili euri urak jasotzeko saretak jarriko direlako hiru egun horietan, gaur zabalik dugun ubidea aldatuz. Aldaketarik behinenak datozen asteetan zehar bi izango ditugu: lehena, M. Valdespina kaleko 7 eraikinaren azpiko garajean automobila gordetzen dutenek Probalekutik sartu beharko direla bertara. Aldiz, irteeran, Kutxabak sukurtsalerako sarrera aurretik atera ahal izango dira. Bigarrena, hileta-elizkizunetarako kotxeak eliza aurrera eta Santiago plazatxora Erdikokaletik sartu beharko direla. Valdespina itxita egoenen da Kaltxangoko sarreratik Goienkalekoarekin bat egiten duen tarteraino, hau da Musika Eskola aurretik pasatzeko ezkerretara egin ohi dugun lekuraino.

Bestalde, astelehenean bertan zabalduko da Iparragirre eta Abeletxe auzoak lotzen dituen bide berria, lurreko markan pintatu eta seinale bertikalak jada jarrita baitaude. Iparragirre kaleko 2. eraikinari buelta ematen dioen bide horrek ez zuen jarraipenetik, bertan amaitzen baitzen. Egindako lanaren ondoren, bertatik Santa Anarentza nahiz Abeletxetik behera jarraitu ahal izango dugu gidariok. Irteera puntua baino zertxobait lehenago zebra bidea jarri da, gelditzeko seinale ondoren, non ezkerrera edo eskumara egin ahal izango dugun. Aldiz goragotik jaisten bagara ezin izango dugu, kale horretara sartu, debekatua dagoela adieraziko digun seinalea izango baitugu. Valdespina Markesaren kalea hiru astez itxita egongo dela aurreikusita dago.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean