Galiziaren XXX. Egunaren egoitza izango da Ermua

24.06.15
Kultura eta Gazteria

Aste bukaera honetan Ermuan ospatuko da Galiziaren XXX. Eguna Euskadin. Milaka pertsona etorriko zaizkigula aurreikusi da, batez ere larunbat eta igandean. Egitaraua ekintzaz gainezka dator eta egongo da bai zer ikusi, zer jan eta zer entzun hiru egun horietan. Egitaraua hori Euskadin ditugun zentro galiziarren Ermandadeak -Euskadin ditugun zentroak biltzen dituen federazioak, irabaz asmorik gabeko izaera duenak- antolatu du, Ermuko zentroaren, herriko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Galiziako Xuntaren babesaz eta kofinantzazioaz. Euskadin Galiziako hamabi zentro ditugu eta horiek Irmandadearekin batera gure udalerrian elkartuko dira asteburu honetan. Ermukoa sortu zen lehenengoetariko zentroa izan zen. Zentro horiek Irmandadean bilduta daude eta horren bazkide dira: Barakaldo, Bilbo, Eibar, Elgoibar, Laudio, Ondarroa, Pasaia Antso, Donostia, Santurtzi, Sestao, Zarautz eta Gasteizeko zentroak.

Aurtengo edizioa garrantzitsua da, hainbat gauza gogora ekarri eta ospatuko direlako. Izan erer, 2015ean betetzen dire hogeita hamar urte Irmandade edo Euskal Herriko zentroen federazioa sortu zenetik. Aurten, Iñaki Anasagasti Olabeaga omenduko dute, galiziarren ikur gorena jarriz ''Zilarrezko enara'' (Andurina), lurraldeari dioen maitasunagatik eta horren adibidea da Castelao autoreagatik duen miresmena,''Castelao y los Vascos'' lana 1985ean argitaratu zuelarik baita ere. Horrez gain, Manuel bautis Quinoy ermuar bizilaguna ere omenduko zaio, urrezko intsignia jarriko zaiolarik, Ermuko Zentroaren sortzaileetarikoa izateaz gain, zentroari loturik jarraitu izan duelako ordutik hona. Jaiei hasiera emateko hitzaldia aurtengoan Paulo Martinez Lema filologo eta idazleak emango du. Ermua herria Galiziako egunaren egoitza izan zen 2007an.

Biharko egunerako -ostegunez- hainbat jarduera iragarrita daude, nahiz eta egitarau ofizialari ostiralean emango zaion hasiera. Bihar lurralde hartako produktuen saltokia eta erakusketa irikiko da goizean, eta "Feira do pulpo" deritzana arratsaldeko 6etan.

Ekitaldi guztien xehetasun eta orduak egitaraua laburbiltzen duten azpiko argazkietan uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan