N-634 errepidea aldi baterako moztuko dute astelehenean, kontrolpeko leherketa bat dela eta

09.07.15
Hirigintza

Datorren uztailaren 13an, astelehena, Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak neurtutako leherketa bat egingo duela adierazi du Urko-Axe zonaldean, Ermuko saihesbidearen obren baitan.

Eguerdiko 13:15ean izango da leherketa, errepide berriaren trazaren hondeaketa egiten ari diren lekuan, Areitio mendatera N-634 errepidetik igotzeko bidearen alboan. Hori dela eta, segurtasun neurriei jarraiki, N-634 errepidea eta inguruko bideak moztu egingo dira ordu horretan. Urtia industrialdearen hegoaldean kokatutako industriak ere segurtasun neurrien barne sarturik daude, eta leherketa zonatik gutxienez 300 metrora egotea gomendatu dute langileek.

Obretako bigarren leherketa izango da astelehenekoa, baina ez azkena, eta 2500 metro kubikoko bolumena izango du.

Planoak eta xehetasun guztiak lerro hauen azpian dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke