Martinez de Irujo eta Altuna III, Santixauetako pilota partiduetako erregeak

24.07.15
Kultura eta Gazteria

Uztailaren 25a egun handia izaten da Ermuko jai egitarauan; Santiago Apostoluaren eguna, hain zuzen. Behar bezala ospatzeko, herriko Pilota Taldeak profesionalen arteko bi partida antolatu ditu. Aritzmendi Frontoira iritsiko diren pilotarien artean, Juan Martinez de Irujo egungo txapelduna izango da zaleen artean ikusmin gehien piztuko duena.

Arratsaldeko bostetan hasiko da pilotaren festa, eta bigarren mailakoen arteko partidua jokatuko da lehenbizi. Retegi Bi-Merino eta Jaunarena-Cecilio bikoteak aurrez aurre izango dira, eta horien ostean hasiko da eguneko partidu nagusia: Martinez de Irujo eta Irusta, Altuna III eta Zubietaren aurka.

Sarrerak egunean bertan lor daitezke Aritzmendi frontoian, arratsaldeko lauretatik aurrera.

Afizionatuen txanda

Bestalde, Ermuko Pilota Taldeak afizionatuentzat partiduak antolatu ditu iganderako, uztailak 26. Arratsaldeko seietan hasiko dira Orbe Kardinala plazan, eta honako partiduak jokatuko dira:

4 t''erdikoa: Egiguren – Etxeberria

Larrabetuzu Neska Pilotarien Elkarteko emakumeen arteko partiduak

Binakako partidua: Elordi eta Erostarbe Errandonea eta Martinezen aurka

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin