Nazioarteko zortzi film udako gauetarako

28.07.15
Kultura eta Gazteria

Ermuko Orbe Kardinala plazan zinerik onena ikusteko aukera izango da abuztuko gauetan, urtero bezala, aire zabaleko zine zikloaren eskutik. Udalak antolatu du, beste behin, genero eta jatorri ezberdinetako filmak batzen dituen ekimena.

Abuztuko astelehenak eta asteazkenak egutegian ongi markatu beharko dituzte zinemazaleek, orduan izango baitira proiekzioak. Zinema inprobisatu bihurtuko da Orbe Kardinalaren plaza; euria egiten badu, ordea, elizako aterpeetan emitituko dira pelikulak.

Abuztuaren 3an, astelehena, abiatuko da zikloa, Dustin Hoffman zinegile ezagunaren ''El Cuarteto'' filmarekin. Gaueko hamarretan hasiko da proiekzioa, eta ordutegi berbera mantenduko da hurrengo pelikulekin ere.

Hilaren 26a arte, honako produkzioez gozatzeko aukera izango da Ermuan: ''X-Men: Días de Futuro Pasado'', ''Cómo Entrenar a Tu Dragón 2'', ''El Amanecer del Planeta de los Simios'', ''Los Pingüinos de Madagascar'', ''Godzilla'', ''París a Toda Costa'' eta ''Amor en su Punto''.

Ez dago aitzakiarik, beraz, etxean gelditzeko; hartu krispetak eta freskagarriak, adin eta gustu guztietarako filmak izango baitira ikusgai.

Hemen duzue agenda osoa:

  • Abuztuak 3: ''El Cuarteto'' (2012)
  • Abuztuak 5: ''X-Men: Días de Futuro Pasado'' (2014)
  • Abuztuak 10: ''Cómo Entrenar a Tu Dragón 2'' (2014)
  • Abuztuak 12: ''El Amanecer del Planeta de los Simios'' (2014)
  • Abuztuak 17: ''Los Pingüinos de Madagascar'' (2014)
  • Abuztuak 19: ''Godzilla'' (2014)
  • Abuztuak 24: ''París a Toda Costa'' (2013)
  • Abuztuak 26: ''Amor en su Punto'' (2013)

Zine zikloaren kartela albiste honen amaierako estekan ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin