Bi gauetan autobidea Ermuan moztuta egongo da, Bilborako noranzkoan

28.07.15
Hirigintza

Foru Aldundiaren lnterbiak sozietate publikoak iragarri eta ezagutarazi duenez AP-8 autobidea –enbor osoa- itxita egonen da gaurko eta biharko –astearte eta asteazken gauetan-, Bilborako noranzkoan. Hain zuzen ere, 75. kilometrotik 78ra tartekoan, Ermua udalerriaren parean. Erabiltzaileoi jakinarazi zaigunez bide-mozketa horren arrazoia gidarioi idatzizko mezuak eskaintzeko azpiegituraren puntu horretan dagoen arkupea lekuz aldatzeko lanak egin ahal izatea da. Aipatu arkupe hori lekuz aldatu behar da Ermuan saihesbidea egiteko lanak aurrea jarraitu ahal izateko.

Bilborako noranzkoan doazen ibilgailuek Ermuko irteera, 75. irteera, hartu beharko dute, eta N-634 errepidetik jarraitu Bilborantz. Ermuan Bilborantz joateko autopistan sartu nahi duten ibilgailuek, berriz, ezingo dute sarrera hori erabili itxita egonen delako, eta N-634 errepidetik jarraitu beharko dute. Kasu bietan, Matiena auzoko sarreran (Abadiñon) sartu ahal izango dira AP-8 autobidera beren bidea jarraitzeko.

Interbiak gorabeheraren berri eman du bere webgunean eta baita Foru Aldundiarenean. Eta iragarkiak argitaratu ditu egunkarietan. Sozietateak desbideratzeak adierazteko seinaleak jarriko ditu. Mozketengatik, eragozpenak barkatzeko eskatu du.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke