Hirigune Historikoaren Plan Berezia indarrean dugu

29.07.15
Hirigintza

Ermuko Hirigune Historikoaren Plan Berezia indarrean dugu, aplikatzen hasteko prest. Bizkaiko Aldizkari Ofizialak uztailaren 23ko ostiralean eta bere 140. alean, hirigintza araudiaren testu osoa eman zuen argitara. Testuak hirurehun eta lau orrialde ditu eta araudiko atal guztiak barne hartzen ditu; aplikazio eremua, barne harturiko eraikinak eta horien argazkiak bahiz balorazioak, garatzeko aurreikusten diren modua, eta abar luzea.

Udalbatzak Ermuko Hiri-antolamendurako Plan Orokorra behin betiko onartu zuen 2015eko otsailaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran. Agiria ondoren, Bizkaiko Foru Aldundira igorri zuen 2015eko martxoan Hirigintza Planeamenduko administrazio Erregistroan gorde zedin. Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legearen 89. artikuluan xedatutakoaren arabera, hirigintza araudiaren testu osoa argitaratu da, indarrean sartzeko baldintza baita.

Hirigune Historikoa Babestu eta Zaintzeko Plan Bereziaren xedea eraikinen errehabilitazioari bide ematea da. Errehabilitazio hori babes, errestaurazio eta kontserbaziora bidera daitezen urbanizaturiko ondarea osatzen duten elementuak, horiek baloratze eta hiriguneko trama edo eraikin-ehuna hobetzea, Ermuan Bateraturiko Errehabilitazio Eremuaren barne badaude. Horrela egitearen arrazoiak bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea, biztanleria kopuruari eustea, jarduera ekonomikoa bultzatzea eta herritarrei zerbitzu emateko diren kultur, jolas, administratibo eta abarreko ekipamenduak indartzea.

Ermuko Hirigune Historikoa Babestu eta Zaintzeko Plan Berezia Euskadin nahiz Estatuan ditugun legeetan xedatutakoarekin bat prestatu eta idatzi da, hain zuzen ere, ondoko legeetan xedatutakoari jarraiki: 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa; 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal kultur Ondareari buruzkoa; 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa, eta 317/2002 Dekretuan, abenduaren 30ekoa, urbanizatu eta eraikitako ondasunaren errehabilitazio babestuen jarduerei buruzkoa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da