Zirkulazioan etenak Sallabente eta Eitzaga artean

30.07.15
Hirigintza

Ermuko saihesbideko obrak aurrera doaz, eta datozen asteetan trafikoan eragina izango dute. Izan ere, Hirigintza Alorretik jakinarazi dutenez, Sallabente eta Eitzaga auzoen arteko errepidean, zirkulazioan etenak izango dira zenbait hilabetez.

Lanak burutzen ari diren enpresek adierazi dutenez, Olaetxe baserriaren eta Eitzagako ponpatze-estazioaren arteko errepideko errei bat moztuta egongo da. 150 metro inguruko bidea da, eta semaforoen bidez erregulatuko da trafikoa. Gainera, oinezkoentzat bidea prestatuko dute, errepidearen eta errekaren arteko gunean.

Mozketak datorren asteazkenean, abuztuaren 5ean hasiko dira, eta hiru hilabete inguru iraungo dutela uste da.

Saihesbideko tunel baten sarrerara doan biaduktuaren zutabeak eraikitzen ari dira, eta horregatik itxiko dute bidea aste batzuetarako.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke