Leihoak aldatzeagatik diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

10.09.15
Ingurumena

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Leihoen Renove Plana zabaldu du aurten ere, kanpoko beirak aldatzeagatik eta horien ordez isolamendu handiagokoak jartzeagatik diru-laguntzak eskaintzeko. Plan horrek milioi bat euroko aurrekontua du.

Programa horren helburua Euskadin ohiko okupazioa duten etxebizitzen energia eraginkortasuna hobetzea da, kanpotik babes termiko handiagoari esker, berokuntzan energia kontsumoa murrizteko aukera izango baita.

Eskaerak aurkezteko epea esleitutako aurrekontua agortu arte izango da zabalik. Gehienez ere, 1.000 euroko laguntza jasoko da etxebizitza bakoitzeko, eta horretarako, beharrezkoa da oinarrietan zehaztutako dokumentazio guztia aurkeztea. Gainera, diru-laguntzez baliatzeko, leihoen berritzearen fakturen data 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izan beharko da, eta ez da onartuko aurrekontua amaitu ondorengo data duen fakturarik.

1.500 etxebizitza baino gehiagorentzat laguntzak

2015eko Renove Planak leihoak bere osotasunean berritzeko laguntzak emango ditu, beirak, markoa, pertsiana kaxa eta instalatzeko behar den igeltserotzari lotutako kostuak barne. Inbertsioaren %22a estaliko du gehienez ere, betiere 1.000 euroko mugatik igaro gabe. Aurreikuspenen arabera, ohiko okupazioa duten 1.500 etxebizitza baino gehiago baliatuko dira planaz.

Instalazioek bete beharreko baldintzei begira, leihoak edo ate-leihoak etxebizitzaren kanpoko aldeko itxiturak izan behar dira, kanpoko girotik berotutako leku bat banatzearekin batera. Horretaz gain, honako ezaugarri hauek izan beharko dituzte: CE marka edukitzea, zubi termikoaren haustura izatea arotzia metalikoaren kasuan, isolamendu termiko sendoa (ATR)  duten beirez osatutako beira bikoitza edukitzea, eta horren aire kameraren lodiera 14 mm-koa izatea gutxienez eta transmisio termikoaren balioa 1,40 W/m2 K edo txikiagoa.

Beharrezko dokumentazio eta informazio osoa esteka honetan topa dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
08.07.25
Euskadin tigre-eltxoa zaintzeko eta detektatzeko programa aktibatu da

Ermuan intsektuaren arrautza oso gutxi aurkitu dira, baina lagundu egin behar dugu eta ez dugu ura pilatzen utzi behar
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
29.05.25