Ermuko KZguneak ikastaro berriak aurkeztu ditu urrirako

14.09.15
Hezkuntza

Uda amaitzear dugu, eta etxeko txikienek jada hasi dute ikasturte berria. Eskolara itzulera ez da, ordea, haurren kontua soilik: KZgunea zentroen sare publikoa urrirako ikastaro berriak prestatzen hasia da.

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei doako formakuntza eskaintzen die, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.

Datorren urrira begira, “Zure Tablet-a erabiltzen ikasi” eta “Liburu digitalen mailegua, eLiburutegia” ikastaroak izango dira berrikuntza nagusiak. Gainontzean, honako kurtsoak mantenduko dira:

  • Oinarrizko Internet (30 ordu): lehen txanda urriaren 1etik 22ra, 18:00etatik 20:00etara, eta bigarren txanda urriaren 13tik 30era, 09:00etatik 11:00etara.
  • Sare Sozialak (20 ordu): urriaren 5etik 16ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Irudia (16 ordu): urriaren 20tik 29ra, 16:00etatik 18:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaroen egutegia, ‘informazio gehiago’ loturan.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar