Odola-emaile garenontzako deialdia ostegunerako
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berria antolatu du, irailaren 17ko ostegunerako. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori bihar elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.
Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero sms eta e-posta bidezko mezu batzuk jasotzen baititugu gure esku telefono eta ordenagailuetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik. Herritarrek ere, jakinaren gainean daude, Donaser elkarteak, kartel berriak jarri baititu etxebizitzetako atarietan.
Lotutako albisteak
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez