Bide publikoan egingo diren igogailuetatik hurbilen dauden etxebizitzak obra hasi aurretik bisitatu dira

30.09.15
Hirigintza

San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan altxatuko diren igogailuetatik hurbilen dauden etxebizitzetara bisitan egiten hasi da gaur Olabarri Construcciones enpresa esleipenduna. Etxebizitzen nahiz eraikinen behe solairuan dauden lokalen egoera zein den ikustera joatearen arrazoia horiek gaur egun duten egoera zein den eta nola dauden ziurtatzea da, obra amaitu eta gero inolako aldaketa edo kalterik izan duten frogatze aldera. Horrela balitz, igogailuak eraikitzean ustez gerta eta eragin deitezkeen kalteak konpondu egingo lituzke enpresa esleipendunak. Teknikariei bisita egiten eta argazkiak hartzen uzteko erabakia borondatezkoa da.

Ekimen hori igogailuen obrak hasi aurreko lanen artean txertatzen da, alkateak hartutako konpromiso eta emandako aginduari jarraiki, hirigunean eraikitzen hasi baino lehen ohiko prozedura eta neurria izan baita. Enpresak eraikinen kanpo aldeko eta etxebizitza barruko argazkiak egin ditu obrak hasi aurreko egoera zein den agiri bidez frogatu ahal izateko. Urriaren 7an eraikin horietara berri ere joango dira notarioarekin, ateratako argazki eta materialak eta gaur egun dagoen egoera bat dagoela ziurtatu dezan.

Gaurkoan bisitatu dituzten eraikinak ondorengoak izan dira, bizilagunen erkidego eta portaletan aldez aurretik jarritako oharrean esandakoaren arabera:
Bisitak San Pelaioko 20. eraikinetik hasi dituzte, lehenik A eta D letrak ikusiz eta dokumentatuz. Jarraian kale bereko 22. eraikinera pasaz, B eta C letrak aztertuaz. Ondoren, Aldapa kaleko 15era joan dira C eta D letratako etxebizitzetara. Aldapan segita, 8. etxebizitzako A eta C eskuen egoera jaso dute. Goiza amaitu baino lehen Ongarai 17ko A eta B etxebizitzak ere ikusiz. Gaur arratsean, Zerukoa 1 kaleko 3 eraikinetik pasako dira A letrako pisuak aztertzera.

Olabarrik aditzera eman duenez hemendik egun gutxira Aldapa 6 eta Ongarai 11 kaleetako eraikinetara joango dira gauza bere egitera. Egun zehatzaren berri aldez aurretik emango dute, portaletan oharra jarrita.

Azkenik, berrikuspen hauek borondatezkoak direla azpimarra behar da, horietan jasotako argazki eta oharrak froga agiri gisa hartuko direlarik igogailuak egin ondoren kalteak jasan dituztela eta kalte-ordainak erreklamatzen dutenen kasuan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean