Julio Medem zuzendariaren Ma ma filma, Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

07.10.15
Ermua Antzokia

Zine aste berriari hastera goaz. Osteguneko zineklubak Zeelanda Berriko Taika Cohen eta Jemaine Clement zuzendutako Lo que hacemos en las sombras filma proiektatuko du. Sasi dokumental bat da, kritikaren esanetan denboraldiko gurtza-komedia da. Filma dibertigarri eta ganberroa da, elkarrekin etxebizitza konpartitzen eta bizitza modernoari egokitzeko arazoak dituzten banpiroen gorabeherak kontatzen dituena. Ikonoklasta eta inteligentea da, filmak ikuslea irentsi egiten du gag eta asmakizunez baliatuta. Emaitza 86 minutu oso dibertigarri dira. Lo que hacemos en las sombras jatorrizko bertsioan pasako da, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan hasita.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratseko zazpi eta erdietan iritsiko da, Julio Medem zuzendariaren Ma ma azken lanaren lehen pasearekin. Aktore sorta bikaina bildu du, besteak beste, Penélope Cruz, Luis Tosar, Asier Etxeandia, Silvia Abascal eta Alex Brendemüh. Ma ma lanak minbizia duela jakin berri eta langabezian dagoen duen Magda irakasleren istorioa kontatzen du, protagonista ausarta da, bere bizitzaren alde gogor borrokatuko duena. Filma poetikoa da, bi ezaugarri nabarmen dituena; atmosferak sortzeko Medenek duen gaitasun berezia eta Penelope Cruzen lan aparta. Filma humanista eta sentiberatasunez beterikoa. Ma ma Antzokian ikusi ahal izango dugu larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala Mientras seamos jóvenes komedia amerikarra da. Aktore protagonistak dira Ben Stiller eta Naomi Watts, komedia zoro eta barregarria da, gainbehera datorren zine zuzendari beteranoaren miseriak kontatzen dituena. Zulotik atera nahian gaztetzea bururatzen zaio, xede horrekin bikotekide gazte batekin harremanetan hasiz. Gidoi inteligentea da, adin ertainean izaten diren beldurrak erreproduzitzen dituena, komedia garratza da. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta gazteentzako emanaldian eta igande arratseko 5etan Tom Txiki eta ispilu magikoa titulukoa proiektatuko dugu. Tom Txiki altuera gutxikoa den arren, argia eta ausarta denez gero, bere familia aurrera ateratzen gogor saiatuko dena. Animaziozko filma dibertigarria, euskaraz proiektatuko duguna.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan