Gazteei zuzendutako ingeleseko mintzapraktika talde berria

13.10.15
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako ingeleseko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du. Talde bakoitza osatzeko gutxieneko kopurua 8 pertsonakoa izango da, eta gehienekoa, aldiz, 16koa.

Ekintza horren helburua ez da klaseak jasotzea, atzerriko hizkuntzan ideiak azaltzeari beldurra galtzea, baizik. Jarduera Ermuko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker burutuko da, eta saioak ingelesa ama-hizkuntza duen unibertsitateko ikasle batek dinamizatuko ditu. Horrek taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko ditu.

Taldeak ostiralero bilduko dira haurren liburutegian 18:30etik 20:00etara. Guztira 9 saio egingo dira, urriaren 23an hasi eta abenduaren 18ra arte. Ekintza guztiak doakoak izango dira.

Izen-ematea zabalik datorren asteazkenera arte

Interesatuta dagoen edonork izena eman dezake urriaren 21era arte Liburutegian bertan, telefonoz edo e-mailez biblioteca@udalermua.net helbidera idatzita. Eman beharreko datuak izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, adina, ikastetxea eta ama edo aitaren helbide elektronikoa edo telefonoa dira. Eskaera baino plaza gehiago jasotzekotan, plazak zozketa bidez esleituko dira, eta herriko gaztetxoek lehentasuna izango dute.

Taldeetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea.

Onartuen zerrendak urriaren 22an, osteguna, argitaratuko dira Liburutegiaren webgunean eta Liburutegiko iragarki-tauletan.

Lotutako albisteak

Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den