Ermuko bizilagun bat hil da trafiko istripu batean

16.10.15
Gizartea

Auto batek eta moto batek talka egin dute eta gizonezko bat hil da gaur goizean Mallabian, BI-2301 errepidean, Goitondoko poligonoaren inguruan.

57 urteko Ongaraiko bizilaguna da istripuan hildako motorzalea, eta P.T.H. hizkiez idazten dira bere izen-abizenak. Seat Leon baten aurka aurrez aurre egin du talka bere motoarekin, aipatutako errepideko 44. kilometroan, eta larri zauritu ostean, bertan zendu da. Autoaren gidaria Mallabiko bizilaguna da.

Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den lekura bertaratu dira, eta zauritua suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute haren bizitza salbatu. Anbulantzi medikalizatuko medikuak haren heriotza ziurtatu du.

Oraindik ez dago argi istripua zerk eragin duen, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez