Marketinaren gidari buruzko ikastaroa denda txikientzat

20.10.15
Ekonomi Sustapena

Bilboko Merkataritza Ganberak Ermuko udalaren laguntzaz doako ikastaroa eskainiko du herriko dendentzat. Ikastaroa azaroaren 3an gauzatuko da, Izarra Zentroan, Enpresa Ekimenak sustatu eta Trebatzekoan. Tailer formatua izango du eta hiru ordutan gauzatuko da, arratseko ordu 2etatik 5etara bitartean. Mari Paz Irastorza Merkataritza Ganberako zuzendariak emango du. Ikastaro horren barne kasu praktiko bat planteatuko du, parte hartzaileekin batera saltokiko marketinaren aspektuak lantzeko. Horren bidez negozioaren kudeaketan izan daitezkeen ahuleziak nahiz hobekuntzarako aukerak aztertuko dituzte.

Ikastaroa doakoa izango da eta parte hartu nahi duten dendariek mezu bat idatzi behr dute dl@udalermua.net postontzira dendaren eta interesatuaren izena, horren NAN zenbakia eta harremanetarako bideak –telefonoa eta e-posta- adieraziz. Denda eta establezimenduko pertsona bat baino gehiago inskribatu daiteke, dauden toki guztiak bete bitartean. Argibide gehiagorako deitu 943 17 90 18 telefono zenbakira.

Denda txikientzat gomendagarria da saltokiari aplikatu dakizkiokeen marketing teknika eta mugarriak ezagutzea, establezimendua lehiakorrago egiten lagunduko baitute. Tailer honetan gida xume bat emango da, ‘retail marketing’ deitzana barne hartzen dituen aspektuei heltzeko, hots: saltokiaren lokalizazioa eta ingurunea; kanpoko eta barneko diseinua, produktuaren aukera, merchandising-a, prezio estrategia, zerbitzu erantsiak, bezeroaren arreta, komunikazio elementuak, eta salmentak sustatzeko jarduerak…

Tailer honek negozioaren kudeaketan dendari nahiz langileen gaitasuna hobetuko du, sektoreari egun eragiten dioten aldaketei aurre egin eta egokitzeko: kontsumo modu berriak, merkataritza elektronikoa eta bezero tipologi anitza, esaterako.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik