Biolentzia matxista ardatz dituen tailerra eta hitzaldia antolatu ditu Zipriztintzen taldeak
Ermuan berdintasunaren alde lanean dugun gizon taldeak, Zipriztintzen izenekoak, hainbat jarduera gauzatuko ditu aste honetan. Larunbat goizeko 9.30etatik ordu 2etara bitartean emakumeen kontrako biolentzia matxista ardatz eta hizpide izango duen tailerra izango dute. Jarduera José Ángel Lozoyak zuzenduko du, Berdintasunaren aldeko Gizonen Sare eta Foroko kideak. Jarduera gizonezkoentzat soilik da eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharra dago. Horretarako taldearen zipriztintzen@gmail.com e-postontzira mezu bat bidali behar delarik pertsonaren datuak adieraziz.
Egun berean, baina arratsaldez hitzaldi-mintzaldia egingo dute Lobiano Kulturgunean, 5etatik 7etara bitartean. Hizlaria José Ángel Lozoya bera izango da. Ukituko dituen gaien artean biolentzia matxistak eta azaroaren 7rako deituta dagoen martxa. Jarduera hau nahi duen pertsona ororentzat zabalik dago eta doakoa da.
Argibide gehiagorako ikus taldearen bloga edo sare sozial ezagun batean duen orrialdea.
Lotutako albisteak
Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda