Igogailu publikoen obrek aurrera jarraitzen dute
Duela bi aste hasi ziren San Pelaioko, Aldapako eta Zerukoako hiru igogailu publikoak eraikitzeko lanak. Construcciones Olabarri enpresak zenbait aldaketa burutu ditu azken egunetan, obrek dirauten bitartean hiritar guztien segurtasuna bermatzeko.
Zerukoa kaleko lanetan, eskoletara iristen den bidea itxita egongo da obrak amaitu arte. Gainera, eskailera mekanikoen irteeran hesiak jarri dira, eta bide berezi bat prestatu da oinezkoak kaletik normaltasunez igarotzeko.
Aste honetan zehar, mikropiloteen makina bat ezarriko da pasarelari eutsiko dion zubi-brankak behar dituen zulaketak egin ahal izateko, eta zerbitzuen kanalizazioari ekingo zaio.
San Pelaion jada hasi dira zuloan kokatuko diren errailak iltzatzen. Gainera, hiri-hondakin solidoak botatzeko edukiontziak lekuz aldatu dira, espaloian leku gehiago izateko.
Metro batzuk gorago, Aldapan, atzeko kalera (6 eta 8 zenbakietara) igarotzeko bidean hondeaketa lanak egin dira. Datorren astean, tarteko arrapalaren oinarrira jotzeko, kalea hartuko da eta eskailera itxita egongo da hiru hilabetez.
Hiru igogailu publikoen lanak 2016ko maiatzerako amaituko direla espero da.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke