Wangchen: ‘Txinak miliotik gora Tibetar akabatu zituen’
Espainian dugun Tibeteko Etxearen zuzendariak bere eskarmentuaren eta bizitzeko filosofiaren berri eman du gainezka egin duen Izarra Centreko auditoriumean, zoriontasunaz, Tibeteko egoeraz eta hezkuntzaz mintzatu izan delarik
Bartzelonan dagoen Tibeteko Etxearen zuzendari eta Gobernu horren deserriko ordezkari den Thubten Wangchenek auditoriuma bete du, Izarra Centreren arratsaldeak izeneko hitzaldi zikloaren baitan ‘Jarrera positiboa’ tituluko azken saioan. Wangchen eta bertaratu direnak gainditzeaz, arrakastaz, gure potentziaren probetxuaz eta arazoak konpontzeko izan behar den jarrera positiboaz hitz egin dute.
Izarra Fundazioko zuzendari den Jordi Lorenzok sarrera egin du jardunaldien helburua Ermura ezagutza eta esperientziak ekartzea dela esan du, gaien inguruan dugun ikuspuntua aberasteko, kritikoak izateko eta aurrera egin eta hobetzen lagunduko diguten hazia lantzeko.
Wangchenek bere jatorriaz eta bizitzan izandako ibilbideaz hitz egin die. Lau urte zituenean Txinatarrek bere ama baitu eta hil egin zuten. Aita eta anaia nagusiekin batera ihes egin zuten Himalayako mendietatik, Nepalen babestuz hasieran eta Indian ondoren. Bertan eskean ibili zen zazpi urtez. Indiako gobernuari esker Wangchenek heziketa izan zuen, indiako Mamgyal monastegira sartuz. Bertan Dalai Lama ezagutu zuen eta honekin bizi eta honengandik ikasi hamaika urtetan elkarrekin bizi ondoren. Harrez geroztik, monje budista hau deserrian dagoen Tibeteko Gobernuaren ordezkari da Europan. Espainian Tibetetko etxea eratu zuen, zeina Bartzelonan dagoen.
Wangchenek Tibeteko historian murgildu da, antzinatasunaz eta Txinako gobernuarekin duten arazoaz hitz eginez. Txinatarrek Tibeteko lurraldea inbaditu zuten. Dalai Lamak ihes egitea lortuz. Hizlariak adierazi duenez “inbasioa ez da inoiz baketsua izan, baizik biolentziaz jositakoa. Txinatarrek milioi bat eta berrehun mila tibetar hil zituztela esan du, bere ama tartean. Ama eta emakumeak akabatzen zituzten semerik izan ez zezaten. Aukera bakarra Tibet utzi eta ihes egitea zen”.
Jarrera positiboa bizitzan
Tibet etxeko zuzendariak bildutakoei gorrotoaz eta pentsamendu negatiboaz hitz egin die, gaur egunean eta bizi dugun gizarte eta munduan oso errotua dagoena. Horren kontra agertu da; “pakean egonik, lasaitasunean, guztia hobeto dago, pertsonak, animaliak, egoerak, familia…guztiak abegitsuagoak gara. Guztia bakez inguratua egongo, modu hobeagoan”.
Wangchenen ustez lotura estua dago gaixotasun eta pertsonaren adimen egoeraren artean. “pentsamendu negatiboek fisikoki eragina dute guregan. Gaixotasun ugari etengabeko haserre egotearen ondorio dira. Adimenak fisikoa kontrolatzen du. Fisikoa sano badugu, buru eta adimena sano izango ditugu eta adimena sano izanik, gorpua ere horrela egonen da. Irribarretsu izango gara. Goizera jaiki eta bizia izanagatik eskerrak eman behar ditugu. Gure pentsamenduak positiboak izan behar dira. Zorionak ez du bere oinarria diruan bakarrik, hori gorputza eta adimenaren arteko orekan, osasunean baitago”.
Teknologia berriak
Bildutakoetatik hainbatek teknologia berriengatik galdetu diote Wangcheni. Monjearen esanetan teknologia ez da txarra, egin dezakegun erabilera akaso bai. Modu zuzenean erabili behar dugu, gauza guztiak bezala bere neurrian, horren menpeko izan gabe.
Hizlariaren iritziz teknologia berriak eta hezkuntza uztartzea ezinbestekoa da: Teknologiak hezkuntza aldatu egin du. Helduok, jada, ez dugu seme-alabekin genuen harreman bera. Ez dugu galdetzen eta, askotan, jakiterik ere ez dugu nahi izaten. Hezkuntza moldatu beharra dago, ganoraz eta zuzen irakatsi behar dugu eta etxean gazteon eredu izan behar gara. Garrantzitsuena bizitzan pertsona ona izatea eta pertsona onez inguratua bizitzea” gehitu du Wangchenek.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren