’Hora 25’ irratsaioan Angels Barcelók Carlos Totorika elkarrizketatuko du

23.11.15
Gizartea

SER Katean egunari laburpena egiten dioen informatiboa Eibartik eta zuzenean egingo da gaurkoan, Eibar Irratia duela hogeita bost urte sortu izana ospatzeko edizio berezian. Angels Barceló, ‘Hora 25’ irratsaioaren zuzendariak egunak politikan nahiz ekonomian eman duenari birpasa emango dio eta eskualdeko eta, bereziki Eibar eta Ermuko, aspektu sozial eta ekonomikoei leku egingo eta erreparatuko die.

Angels Barceló kazetari kataluniarrak gidatzen duen ‘Hora 25’ irratsaioa zuzenean Eibarko Coliseo Antzokitik egin eta emitituko da, Eibarko irratiak bere hogeita bost urteurrena bete izan duenaren aitzakian. Barcelók egunak eman duenari errepasoa egin eta gauza garrantzitsuenetan geldituz laburpena egingo du. Irratsaio horretan leku egin eta ahotsa emango die Eibarko, Ermuko eta eskualdeko hainbat errealitate sozial eta ekonomikoei. Herrialdeen egunerokotasuna kontatzeko mikrofonoen aurrean izango dira Miguel de los Toyos eta Carlos Totorika, Eibar eta Ermuko alkateak hurrenez hurren, eta baita ere Eibarko futbol taldeko presidente Alex Aranzabal.

Debabarrenan ditugun enpresek ere tartea izango dute eta, kasurako, Orbea bizikleta lantegiaren gerentea, Jon Fernández, bertan izango da. Eta baita ere ‘Eibar marka’ eta hiriaren izena munduko lau haizeetara zabaltzen lagundu duten ‘Lambretta’ bezalako beste hainbat.

Irratsaioarekin bat normalean tertulian kide izaten diren hainbat kolaboratzailek ere Eibarren izango dira, esaterako, Victoria Lafora, Javier Aroca eta Carmen del Riego. Programan zehar Underneed musika talde donostiarrak kantatuko du.

Programa zuzenean ikusteko joan ahal izateko sarrerak doan dira –gonbite txartelak- eta Eibarko Irratiaren webgunetik jaitsi daitezke edo, ostera, Zezenbide 7an duen bere egoitzara zuzenean joan eta han jaso.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du