Innpulso sareak berrikuntzarekin estatuan konprometituta dauden 50 udalerri bilduko ditu Ermuan

30.11.15
Ekonomi Sustapena

Madril, Bartzelona, Bilbao, Donostia, Barakaldo, Mostoles, Terrassa, Valentzia, Malaga, Eibar edo Ermuko ordezkari politiko eta teknikariek parte hartuko dute

Bertaratuko diren 53 udalerriek eredu sozial eta produktiboa aldatzeko zientzia eta berrikuntza dute ardatz eta beren proiektu eta esperientziak partekatzen dituzte Innpulso sarean.

Abenduaren 1ean eta 2an Ermuan bilduko dira zientzia eta berrikuntza hiriaren titulua duten eta Innpulso Sarera bilduta dauden 53 udalerrietako alkateak. Lehen egunean lan tailerrak gauzatuko dituzte eta bigarrenean Sarearen Osoko Bilkura egingo dute. Ermuko udaleko arduradunentzat bilera hori garrantzitsua da oso, eta are gehiago herriak 16.000 biztanle besterik ez dituela jakinda. Hortaz erronka da, berrikuntza sozial eta ekonomikoa bultzatzeko udal erakundeak duen borondatea agerian jartzen duena.

Bilera garrantzitsu horren baitan Ermuak Toki-garapen Jardunaldien X. edizioa gauzatuko du. Jardunaldi horien bidez udalerriek negozioen, herritarren eta administrazio beraren eremuan berritzeko duten asmoa agerian jarri nahi da.

Programa abenduaren 1ean zabalduko da. Egun hori toki ekosistema ekonomikoen sorkuntzari dedikatuko zaio, horietan norbere bizitza, soziala eta jarduera ekonomikoa gauzatzea posible baita. Lehen bilera honetan parte hartuko dutenen artean Berrikuntza eta Lehiakortasun Ministerioa eta B+G+i alorreko entitate ziurtatzailea den EQA, besteak beste. Bi horiek ‘ETE Berritzailea’ deritzan zigilua lortzeko pausoak azalduko dituzte. Jarraian Terrassa udaleko arduradun batek ETEentzat ekosistema propioa sortzen izan duten esperientziaz hitz egingo du.

Bigarren egunean, -abenduaren 2an- administraziotik berrikuntzako tresnak bultzatzeko aukerak aztertuko dira, honetaz Espainiako Gobernuko Berrikuntza eta Lehiakortasun Zuzendari Orokorra mintzatuko delarik. Eta ondoren, lau udalerrik berrikuntza alorrean izan duten esperientziak aurkeztuko dira: zuntz-optikoa eta hezkuntza (Viladecans), Open Data (Bilbo) Urban Labs (Sant Feliu de Llobregat), eta berrikuntza soziala (Ermua).

Azkenik, abenduaren 3ko ostegunean, berrikuntzaren aktore garen pertsonoi dedikatuko zaigu, Alfonso Alcantara idazle, coach eta www.yoriento.com webgunearen sortzaileak hitz egingo du. Honek profesional handi bat izateko eman beharreko sei urratsak aurkeztuko dizkigu. Horrez gain, gure artean izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren Barneratze, Enplegu eta Berdintasun Foru Diputatu, Teresa Laespada anderea. Honek enplegu-lantzaderak deritzanetan erakundeak abian jarri duen esperientzia pilotuaz mintzatuko da. Egunari eta jardunaldiei amaiera emango zaie, sari banaketa batekin. Foru Diputatuak eta herriko alkateak ‘ETEn erronka gelatan’ izenekoetan parte hartu eta saridun suertatu direnei.

Jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea, egitarau zehatza eta saioak streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera dago, erakundearen www.ermua.es webgune korporatiboan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du