Kontrolpeko leherketak egingo eta N-634 errepidea tarteka moztuko

30.11.15
Hirigintza

Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak aste honetan neurtutako leherketak egingo dituela adierazi du Urko-Axe zonaldean, Ermuko saihesbidearen obren baitan. Leherketa bi egingo ditu lehergailu karga txikiago erabili eta ondorioak hobeto kontrolatu ahal izateko. Nolanahi ere, eztanda hirigunetik bertatik entzungarri izango dugula aurreratu dute eta, ez kezkatzeko, adierazi. Enpresak ohiko prozedurari jarraiki sismografo hainbat jarriko ditu lanean, eztandaren indarra eta eragina neurtzeko.

Kontrolaturiko lehen leherketa bihar –abenduaren 1eko asteartean. Egingo da eguerdiko 13:15ean, errepide berriaren trazaren hondeaketa egiten ari diren lekuan, Areitio mendatera N-634 errepidetik igotzeko bidearen alboan. Hori dela eta, segurtasun neurriei jarraiki, N-634 errepidea eta inguruko bideak moztu egingo dira ordu horretan. Urtia industrialdearen hegoaldean kokatutako industriak ere segurtasun neurrien barne sarturik daude, eta leherketa zonatik gutxienez 300 metrora egotea gomendatu dute langileek.

Obran aste honetan egiten den bigarren leherketa ostiralean egien da, arratsaldeko ordu berean.

Planoak eta xehetasun guztiak lerro hauen azpian dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke