Ermuko industri ehunean berrikuntzak izandako zerizanaren benetako adibideak
Goizari amaiera emateko belaunaldi ezberdinetako hizlariz osaturiko mahai-ingurua izan dugu. Hizlariak gure udalerrian eta industri ehunean izan ditugun berrikuntzaren gertuko protagonista eta adibide izan ditugu. Bertan bildu dira, Microdeco enpresako sortzaileen arteko Manuel Iralagoitia Oregui; Idesa XXI. Taldeko gerentea, Alberto Lorenzo Mitxelena eta Delivery Technologies (Hapiick) markako sortzaileetako kide den, Salvador Teja donostiarra. Hiru ahots eta lekuko horien bidez gure herrian eta enpresetan eta 60. hamarkadatik gaur arte izan den berrikuntza adibideak hurbilagotik ezagutu izan ditugu. Hamarkada horretan hasi eta sortu zuen Manuelek Microdeco. Urteetako ibilbidea gogora ekarri du enpresa bere semearen eskuetan utzi izan artean, bera egaur egun jubilatua baitago. Microdeco ETEa automobilgintzan eta horren osagaien laguntzaileen artean munduko enpresa garrantzitsuenetakoa da, prezisio handiko produktua eginen dutelarik. 60. hamarkadatik Europako kalitate saria jaso arteko lana laburbildu digu, modu oso kutunean.
Idesa XXI. Taldeko gerente, Alberto Lorenzo Mitxelenak, enpresa kinka larrian egon eta gero izan duten hobekuntzaren berri eman digu. Orduan inork gutxik egiten zuen enpresaren eta bere etorkizunaren aldeko apusturik baina gaurkoan errentagarritasuna du eta merkatuko erreferente da. Berrikuntza prozesuaren emaitza da nazioartera –Mexikora- jauzi egin izana. Izarra Centre eraikinaren inguruan bertara aldatu, instalakuntza moderno eta ekosistema berritzailea izanak aurrerapausoa suposatu duela esan du, enpresak aldatu eta egokitzeko behar zuen pizgarria izan dela. Eraikina ikusi, ezagutu eta maitemintzea bat izan zirela gehitu du Lorenzok.
Azkenik, Salvador Tejak bere istorio pertsonalaren gorabeherak adierazi ditu. Esan duenez enpresa garrantzitsuen zuzendaritzan izandakoa da eta bere ibilbidean etena egin zuen hausnarketa pertsonala egiteko. Horren ondoren, enpresa propioa sortzea erabaki zuen, Hapiick markaren jabea den Intelligent Delivery izenekoa. Merkataritza elektronikoko paketeak jaso eta bidaltzeko sistema iraultzailea. Ideia on hori bultzatzen gaur zazpi lagun daude enpresa txiki edo mikro batean, logistika eta merkataritza elektronikoaren eremuan dabiltza korporazio erraldoiekin neurtu eta lehiatu behar duena, azken horiek Hapiick sistemak proposatzen eta banaketan dakartzan aldaketak ez baitituzte modu abegitsuan hartu. Horregatik, bere lekua izateko borrokan mantentzen da, eta bi astetan mezularitza sistema aurkeztuko duela aurreratu du, operadore handiei bidalketak puntu zehatzetan jasotzeko duten sistema teknologikoren abantailak ezagutu ditzaten hobeto.
Hiru esperientzia erreal; enpresa ezberdinen hiru une eta denbora zehatz; baina guztietan bikaintasunaren bila aritzea ezaugarri komuna izanik. Horretarako, berrikuntza, ahalegina eta nekaezina uztartu dute, gure herri eta bailaren dugun izpiritu ekintzailearen adierazgarri. Horri guztia teknologia eta azpiegiturak gehitzen badizkiogu asmatzeko eta ongi egiteko bidean izango gara. Aberastasuna eta enplegua sortzeko, hazteko, jarduera publiko nahiz pribatua lerrokaturik eta eskutik joan behar baitute.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena