Gabon argiak gaur piztuko ditugu Ermuan

11.12.15
Gizartea

Gabon argiak gaur iluntzean piztuko ditugu Ermuan. Aurtengoan gure kaleetan izango ditugun elementu apaingarriak iazko berberak izango dira, iaz hainbat berritu eta gehitu baitziren. Argi guztiak jasangarriak dira –ingurumenari katerik gutxiena egiten diotenak- ‘Led’ (diodo argi-igorle) teknologiakoak direlako, horiek kontsumo gutxia izanik. Sistema horri esker energia aurreztuko dugu, argiak piztuko diren egun-orduak gehiago murriztu beharrik gabe, horiek azken urteetan arrazionalizatu baitira.

Argiak hogeita hamar egunetan piztuko dira, gaurtik hasi eta 2016ko urtarrilaren 10eraino, igande hori barne. Aurten argi apaingarriak ez dira egun eta ordu zehatzetan piztuko, argi publikoko sarean baitaude sartuta. Hortaz, argiak arratseko 6etatik hurrengo eguneko 8ak bitartean izango dira funtzionatzen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez