Mahatsa jateko eta kanpaiak entzuteko aukera izanen urteko azken larunbatean

23.12.15
Gizartea

Herriko ostalariek hainbat jarduera prestatu dituzte gaur ekingo dugun astebukaera berezirako –urteko azkena, Eguberria pasa eta Urteberri jaien artekoa. Talde sustatzaileak kalean nahiz establezimenduetan herritarren presentzia eta parte hartzea bultzatu nahi du. Pizgarri moduan, aldez aurretik herriko elizako dorretik kanpaiak joko eta plazan mahatsak jango ditugu, horretarako Santiago Apostoluko parrokiaren laguntza izango dutelarik. Jardueraren helburu nagusia urteko azken asteburu honetan herrian giroa sortzea eta ostalaritzari bultzada ematea dira. Hamazazpi establezimendu dira ekimen honetan parte hartuko dutenak eta Gabon pintxo edo gozoak eskaini, “ordu zoriontsua” ezarri eta horretan cava kopa 2 eurotan eskaini eta horrekin batera buruko txanoa eta hamabi mahats dituen poltsa oparituko eta dantzaldia plazan egingo.

Jarduerak bi egun barne hartzea aurreikusten ditu, gaurdanik hasita giroa sortzen joateko. Jarduera ezberdinak eta horietako bakoitzaren egun ordu zehatzak ondorengoak dira:

  • Abenduaren 25eko, ostirala:
    • Arratsaldeko 6 eta erdietatik gaueko 21:30etara bitartean establezimenduek Gabon kanapeak edo gozokiak eskainiko dituzte, izakinak agortu artean.
  • Abenduaren 26ko, larunbata
    • 18:30etatik 21:30etara: establezimendu parte hartzaileek Gabon kanapeak edo gozokiak eskainiko dituzte.
    • 22:30etatik aurrera establezimenduetan “ordu zoriontsua” ezarri eta horretan cava kopa 2 eurotan eskainiko eta horrekin batera buruko txanoa eta hamabi mahats dituen poltsa oparituko dizkietelarik bezeroei, izakinak agortu artean, lagun eta senideekin Gabon zaharra aurreratua ospatzeko. Kanpaiak herriko elizako dorrean joko dira, parrokiaren laguntzarekin.
    • 24:00etan: kanpaiak joko dira. Horren ondoren, establezimendu bakoitzak jaia eta jarduerak lokal barruan egin beharko dituzte. Cava kopak 2 eurotan ateratzen jarraituko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez