Okin Zuri eta Abelleira aurreko bidexka lotuko dituen espaloiaren obra hastera doa

07.01.16
Hirigintza

Oinezkoak are seguruago ibiliko gara Ermuan 2016an. Laster hasiko da Okin Zuri eta Abelleira txatartegi aurreko bidexka lotuko dituen espaloiaren obra. Azpiegitura berriak laurogei (80) metroko luzera eta bi metroko zabalera izango ditu. Horrez gain, mendixkarainoko beste 25 zentimetro geldituko dira eta 40 zentimetro gehiago ura jasotzeko tartea, BI-2301 errepidearen galtzada hasi aurrekoa. Proiektua hainbat erakunderen arteko elkarlanari eta kolaborazioari esker gauzatu ahal izango da, guztien artean ermuarron aspaldiko eskaerari konponbidea emango diotelarik. Uraren Euskal Agentziak –URAk-, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko Udalak koordinaturik jardungo dute, gabezi horri konponbidea emateko. Udalak denbora darama lanean nahi hori posible egin ahal izateko, arrazoiak argudiatuz, jo eta ke jardun izanaren ondorioz lortu izan duelarik hiru erakunde ados jartzea eta elkarlanean aritzeko koordinatzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak jada obra egiteko baimena emana du, lanak bere eskumeneko errepide bati eragin eta ukituko baitiote. URAk aditzera eman duenez, urtarrilaren 11ko astean hasiko ditu lanak. Uraren agentziak gain hartuko du lur zati horretan saneamenduaren kanalizaziorako hodia sartzeko lanen kostua, hori horrek etorkizunean Goitondo industrialdeko kolektorea eta saneamendu sarea lotuko dituelarik. Obrak hasitakoan mendiaren zati garrantzitsua kendu egin beharko denez, hondeaketa egingo da, mendi ezpondari, hodia lurperatu eta espaloia izango denaren plataforma edo oinarria prestatuaz. Jarraian espaloiaren goiko aldea errematatu, baldosak eta argia jarri eta urbanizatu egingo da. Eta altuera izango duen zebra bide bat ere egingo da errepidea batetik bestera segurtasunez gurutzatu ahal izateko. Zebra bide hori Okin Zuri auzoko pista balioanitzaren -13 eraikina pasa eta geroago- eta aurreko espaloiaren artean prestatuko da, ezker nahiz eskumatik ondo ikusi ahal izateko, bihurgunetik urruti. Udalak espaloiaren urbanizazio kostua gain hartuko du eta 30.000 euro pasatxo ordaindu beharko ditu, gutxi gorabehera.

Zerukoa eta Santiagotik Ongaraira eta ikastetxe eta institutura igotzeko bidexka aldi baterako irekiko da

Herrian momentu honetan egiten ari diren obra ezberdinak koordinatze eta erabiltzaile eta herritarrenganako eragozpenak murrizte aldera, udalak Zerukoa eta Ongaraiko ikastetxeetara igotzeko dagoen pasabidea berrirekiko du, espaloia egiten eta igogailu publikoaren egitura ekartzen den bitartean. Bi hilabeteko gauza izango dela aurreikusi da, denbora horretan obra biak batera eta aldi berean gauzatuko baitira.

Laburbilduz, obrak urtarrilaren 11ko astean hasiko dira. Ordurako eta ikasleen opor amaierarekin bat Zerukoatik igotzeko bidexka behin-behinean zabalik izango da. Neurri horrekin eta epe motzean herri barruan oinez ibiltzen garenon segurtasunak gora egingo du eta epe luzean egoera betikotu egingo da, espaloi berria urbanizatu eta zonaldea prest uzten denean. Jende askok erabiltzen baitugu paseatzeko, kirola egitera edo kanposantura joateko.

Obra guztiekin gertatzen den bezala, eragozpenen bat edo beste ekarriko digu, Trabakua, Hambre eta Ermua lotzen duen errepideko erreia –menditik hurbilen dagoena- itxita izango baitugu hondeatzeko makinak lanean mantendu bitartean. Hortaz, paziente izan gaitezen, guztion onerako izateaz gain, ekimen bateratu eta adostua baita, lortzeko bere denbora behar izan duena.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da