Imagen
Trafiko mozketak autobidean
21.01.16
Hirigintza
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bi trafiko mozketa egingo dira gauez AP-8 errepidean, bai gaur, baita bihar ere.
Gaur, osteguna, 22:00etatik aurrera, Ermuko eta Gerediagako lotuneen arteko errepidea itxita egongo da Bilborako noranzkoan, bihar goizeko 06:00ak arte.
Bihar gauean ere, mozketa berdina egongo da 23:00etan hasi eta larunbat goizeko seiak arte.
Mozketa dela eta, Ermuko ordainlekuan ibilgailuak N-634 errepidera bideratuko dira. Gainera, Gerediagako AP-8rako sarbideak ere itxi egingo da Bilboko noranzkoan.
Aldundiak barkamena eskatzen du trafiko-gorabehera horrek sor ditzakeen eragozpenengatik.
Lotutako albisteak
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke