Gurasoentzako eta gizarte hezkuntzako teknikarientzat Bilgunea

25.01.16
Hezkuntza

Datorren otsailean,2015/2016 ikasturteko Bilgunea programako saioak hasiko dira beste urte batez. Ekimena Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen du, eta helburua irakasleei eta gurasoei herriko umeen gizarte-hezkuntza garapenerako erremintak eskaintzea da.

Ermuko Udalak antolatu du programa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren, herriko GGEEn, ikastetxeen eta osasun zentroaren laguntzarekin.

Jardunaldiak lau ataletan banatuta daude, haurren adinak kontuan hartura: 0-3 urtekoak, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza. Atal bakoitza gai zehatzagoetan banatzen da, eta edozein hitzalditara joatea doakoa da. Jarraian informazio gehiago izan dezakezue jardunaldiei buruz:

Programan parte hartzeko, urtarrilaren 29a baino lehen izena eman behar da informazio triptikoa bete eta Gizarte Zerbitzuetan entregatuta, edo 943 17 91 61 / 943 17 91 62 telefonoetara deituta.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da