Lau film aparta proiektatuz Ermua Antzokiak amaiera emango dio urtarrilari
Urtarrila amaitzera goaz eta antzokiak zine programazioari amaiera emango dio lau film aparta proiektatuz hileko azken asteburuan. Zineklubean Andrew Haigh zuzendari britainiarraren “45 años” titulukoa ikusi ahal izango dugu. Drama erromantiko hunkigarria, zeina Charlotte Rampling eta Tom Courtenay bikote protagonistaren lana markatzen du. Ramplinglan honegatik emakumearen interpretazio onenaren Oscar sarietarako izendatu dute eta Courtenay 2015eko aktore onena Berlinalen. Sarien zerrenda luzea dute, Pamplingek Zine Europarraren saria, Valladolideko Seminci eta Berlinen ere jaso zuen. Kate Mercer ezkondu izanaren berrogeita bosgarren urteurrena prestatzen ari denean bere lehenengo amodioa Suitzako Alpeetan gorpu agertu izan dela jakiten du. Filma drama zintzo eta apala da, zorrotza eta humanoa, pertsonak bizi izan dugunaz aurrez aurre jartzen gaituena. Denboraren poderioz sufrimendu nahiz pasioa estali daitezkeela azpimarratzen duena, nahiz eta horiek azkar batean berreskuratu ditzakegun. 45 minutu titulukoa jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren proiekzioak larunbatean hasiko ditugu, Justin Kurzel zuzendariaren Macbeth titulukoaren lehen emanaldiaz. William Shakespearek idatzitako klasiko baten pantailaratzeko egokitzapen liluragarria da. Protagonistak bi aktore handi dira; Michael Fassbender eta Marion Cotillard. Filma dotorea da, epikoa, sutsua, akzioz betea eta anbientazio aparta duena. Filma honetan indarra eta estiloa eskutik datoz, testu on eta literatura unibertsalaren legenda den autorearen zerbitzura izanik. 110 minutu irauten ditu, bertigoa sentitzeko bizitasunaz. Gerra lider batek bere ezkontza konpontzen saiatuko da, gudan eta borroka amaiezinean jarduten duen bitartean. Macbeth larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Astebururako bigarren proposamena Jose Corbacho eta Juan Cruz bikotearen Incidencias komedia zoroa izango da. Abenduaren 31a da, Bartzelonatik Madrilera doan azken trena matxura izaten du, zehatz gabeko leku bakartian geldituaz. Denbora aurrera egiten du eta bidaiariak kezkatu eta urduri jartzen hasi da, izakiok ditugun gauzarik txarrenak agerian jarriz. Esperpentoko komedia da, entretenigarri eta bitriolikoa. Aktore sorta ona bildu du zuzendariak: Carlos Areces, Lola Dueñas, Ernesto Alterio, Nuria Gago, Imanol Arias eta Rossy De Palma. Filma etengabeko umore katastrofikoa da, barrez lehertzeko modukoa eta lotsagabea. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango duguna.
Azkenik, gaztetxoek igande arratsaldeko 5etan Aviones de papel titulukoa ikusi ahal izango dute. Dylan Australian aitarekin bizi duen gaztea da, Japonen jokatuko den paper hegazkinen mundu txapelketan parte hartzeko ametsa duena. Amets hori errealiate bihurtu ahal izango duelarik. Filma dotorea da neskato eta mutiko gazteen imajinazioari bide ematen dioena, paperezko hegazkinen akrobaziei esker.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrosite propioa.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan