Otsailerako ikastaro berriak aurkeztu ditu KZguneak

26.01.16
Hezkuntza

Ermuko KZguneak erabiltzaileentzat doako formakuntza eskaintzen jarraitzen du, mota guztietako ikastaro presentzialen nahiz sarekoen bitartez.

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago zentro hori, eta otsailean zehar bertan eskainiko diren ikastaroen zerrenda argitaratu du jada. Honako hauek dira aipagarrienak:

    • Argazki ukitua GIMP erabiliz (16 ordu): Otsailak 2tik 12ra, 11:00etatik 13:00etara. Otsailak 11tik 22ra, 09:00etatik 11:00etara.
    • Ofimatika tresnak-Libre Office (20 ordu): Otsailak 1tik 12ra, 16:00etatik 18:00etara.
    • Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez (16 ordu): Otsailaren 15tik 24ra, 16:00etatik 18:00etara.
    • Facebook (8 ordu): Otsailaren 23tik 26ra, 09:00etatik 11:00etara.

Formazioaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaroen egutegi osoa, hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian