Tailer berriak programatu dira Lobianon, aurtengo lehen hiru hilabeterako

27.01.16
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko lehen hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. 2016. urteko hasiera honetan 12tik 18ra bitartean dagoen orduko iraupena izango duten hiru tailer izango dira. Izen emateak bihar -urtarrilaren 28an- hasiko dira eta dauden plazak bete artean zabalik mantenduko.

Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte. Materialak partaideen kontu izango dira.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak otsailetik apirilera bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700)egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Antolaturiko tailerren xehetasunak

Argazkilaritza tailerra. Maila aurreratua. 18 ordukoa, atelehenetan 7etatik 9etara bitartean.

Tailer honetan hainbat teknika ikasiko dira: erretratua, paisaia eta konposizioa, esaterako. Parte hartzaileek bere reflex kamera eraman beharko du. Ikastaroa otsailaren 8an hasiko da eta apirilaren 11 amaituko. Monitorea Asier Casas izango da, Zubiaurren dugun Aixer Argazkilaritza dendakoa.

Ikasteko tekniken tailerra. 18 orduko iraupenekoa, asteazkenetan 6etatik zortzi eta erdietara.

Tailer honetan ikasleei antoilatzeko teknikak eta ariketak erakutsiko zaizkie, modu eraginkorrean ikasi dezaten. Eta azterketa garaiek sortarazten duten stressa eta antsietatea gutxitzeko. Otsailaren 10ean hasiko da eta martxoaren 23an bukatuko. Hezitzailea Haizea Gómez psikologoa izango da.

Stresa edo tentsioa kontrolatzen ikasteko tailerra, 12 orduko iraupenekoa eta larunbatetan emango dena goizeko 10etatik ordu 1etara bitartean.

Honetan parte hartzaileei errekurtso eta baliabide hainbat eskainiko zaizkie, egunerako bizitzan erraz aplikatu ahal izango dituztenak, tentsioari aurre egiten ikasteko, erlaxazioa indartzeko eta egunean tentsiogile ditugun ohiturak aldatzeko. Otsailaren 20an hasiko da eta martxoaren 12an bukatuko. Hezitzailea Giovanni Pecoraro psikologoa izango da.

Tailerrak iragartzen dituen kartela

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne