Argitaratu berri da 'NAhita' aldizkariaren azken alea

01.02.16
Berdintasuna

Ermuko udal Berdintasun Sailak NAhita aldizkariaren 27. zenbakia argitaratu du. Urtarrileko aleak bere portadara dakar barruan eta gai nagusi gisa lantzen duen askatasun ekonomikoa eta diru gaiaren inguruko erreportajea, generoaren ikuspegitik.

Ohi bezala, editoriala du aldizkariak, emakumeenganako erasoak ardatz hartuta. Gainera, lau pertsonei ekonomi gaietan duten ohituren inguruan egindako inkesta, denborapasak, albiste interesgarriak eta jabekuntza eskolako ikastaroen programa ere aurki daitezke bertan.

Aldizkaria Internet bidez edo herriko hainbat puntutan eskuratu daiteke, esaterako, Emakumeen Topalekuan (Izelaieta, 12). Gainera, edonork etxean jaso dezake agerkaria, Topalekuan eskatuta.

Hemen lasterbidez loturik uzten dizuegu aldizkaria, bere osotasunean.

Informazio gehiagorako, ikus Berdintasun Sailaren webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda