'Eguen zuri' egunak hasiera emango dio 2016ko Inauteriari

03.02.16
Kultura eta Gazteria

Inauteriak atean ditugu. Bete-betean sartuko gara jaietan. ‘Eguen Zuri’k hasiera emango dio lau eguneko jai eta dibertsioari. Kultura Alorrak kaleratu berri du aurtengo Inauterietako egitaraua. Horren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango du txarangak, orkestrak eta Djak, besteak beste, izango baititugu. Programari ‘Eguen Zuri’ egunean emango diogu hasiera. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko dute herriko plazan eta gazteenek, eta diskoteka ere izango dute, DJ Xaiborren eskutik.

Ostiralean, Euskal Birusa taldeko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta Txindurrik idatzitako kopla zaharrak kantatuz. Elkarteak deia egin die parte hartu nahi duten guztiei mozorroturik ager daitezen. Sare sozialean duen orrian honakoa dio. “Kalejira mozorrotuta egingo dogu, atara armairutik alkondara koloretsuena, lastozko txapela eta aurpegia margotu edo tapatu. Otsailak 5, ostirala arratsaldeko 6etan Ermuko plazan. Anima zaitez mozorrotuta Hartzari ongi etorria ematera! Zabaldu zure lagunen artean!

Larunbatean, ‘Irulitxa’ txarangak bi emanaldi egingo ditu, lehena eguerdian kalejira eginez eta bigarrena arratsaldez zazpietatik aurrera bigarren kalejira eskainiz kaleak girotzeko. Aurretik, umeek txokolate jana izango du, sabela bapo bete ondoren, gustura dantzatu ahal izateko. Dantzaldia TTR taldeak egingo du. Zazpietan Irulitxa fanfarriak protagonismoa berreskuratuko du bigarren kalejiran ateratzeko. Zazpi eta erdietan haurren mozorro lehiaketa egingo da. Egunari amaiera emateko, gauean, dantzaldia izango da herriko plazan, ‘Nueva Generación’ izeneko orkestrarekin.

Asteartean, arratsaldeko 4etan, haurrentzako diskoteka hasiko da eta, seietan, ‘Asmakizun asmatzaileak’ tituluko kale ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. Egunari amaiera emango zaio, gaueko emanaldiarekin, musika Ohian Vega DJak.

Jarraian egitaraua uzten dizuegu PDF formatuko artxiboan, kontsultatu ahal izateko. Egitarauak bi orrialde ditu, aurrenekoak edizioko kartel irabazlea dago eta bigarrenean ekitaldi, ordu eta lekuen xehetasuna.

2016ko Inauterietan Ermuan izango dugun egitaraua

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon