Galtzada mozketa AP-8 errepidean gaur goizaldean

10.02.16
Hirigintza

Bizkaian AP-8a kudeatzen duen Interbiak sozietate publikoak jakinarazi du gaur gauetik goizaldera errepidea moztuko dela autobidean. Ermuko saihesbidearen obrak aurrera doaz, eta horixe da etenaldiaren arrazoia. Izan ere, lanetara datorren garraio berezi baten ondorioz itxiko da bidea Bilborako noranzkoan.

Galtzada 00:00etatik 06:00etara bitartean egongo da itxita, Ermutik (75 kilometro puntua) Durangora (88 kilometro puntua) doan autobide zatian. Gainera, Gerediagako (Abadiño) sarbidea ere itxita egongo da tarte horretan.

Trafikoa N-634 errepidetik desbideratuko da, eta Interbiakek desbideratzeak adierazteko seinaleak jarriko ditu.

Bizkaiko Aldundiak aldaketa horrek sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatu du.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da