Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu
Hirigintza Alorrak Ermuko bizitegi-eraikinetako irisgarritasun orokorra hobetzeko eta fatxadak berritu eta isolatzeko obretarako dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu. Dirulaguntza lerro horiek 65.600 €ko zuzkidura dute eta urtea hastearekin batera zabaldu dira, azaroaren 30era bitartean zabalik mantenduko direlarik. Fatxadak berritzeko diru-laguntzaren zebatekoa 44.100€ da eta arkitektura-oztopoak kentzeko berriz 21.500€, hurrenez hurren.
Udalak helburu jakin zehatzerako ematen dituen laguntza horiek eskuratzeko eskabideak jabeen erkidegoek edo haien administratzaile direnek aurkez ditzakete. Eta 'Abiapuntu' herritarren arretarako bulegoan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke. Laguntza horiek deialdia arautzen duten udal-ordenantzetan oinarrituta ematen dira. Ordenantza horiek webgune korporatibo honetan ditugu argitaratuta.
Hona hemen ordenantza horiek:
- Ermuko udalerrian fatxadak birgaitzeko eta berritzeko laguntzak ematea arautzen duen ordenantza.
- Minusbaliotasunen bat duten edo mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonentzako joan-etorrietarako baliabideak eskuratzeko eta bizi diren eraikinetan arkitektura-oztopoak kentzeko laguntzak emateko araudia".
Argibideetarako jo Hirigintzaren udal Bulego Teknikora, udaletxeko 2. soilairura.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du