‘Trueke egunak’ iritsi dira Emakumeen Topalekura
Pasatu den azaroan izandako esperientzia politaren ostean, Ermuko Emakumeen Topalekuak “trueke egunak” antolatu ditu beste behin. Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko udalaren programaren baitan dago ekimena, eta emakumeen parte-hartzea bultzatzeko eta jabekuntza espazioak dinamizatzeko asmoa du.
Ekimenaren funtzionamendua oso sinplea da: bost egunez, astelehenetik ostiralera, parte-hartzaile guztiek erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden objektuak eraman ditzakete Emakumeen Topalekura. Asteburuaren ostean, beste bost egunez, bertan bildu diren beste elementu batzuk jaso ditzakete trukean.
Inolako irabazi-asmorik gabeko dohaintzak eta trukeak izango dira, eta ez da ordainketarik ez kobrantzarik egingo, objektuen trukea baizik. Jendeak musu-truk entregatuko ditu jada erabiltzen ez dituen baina erabiltzeko moduan eta garbi dauden objektuak, ordainetan ezer jaso gabe truke-programarentzat emanez.
Ekimenean parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa izango da objektuak ematen hasi aurretik. Gauzak utzi ahala, eskaera orria eguneratzen joango da.
Hil honetako truke: kultura
Hilero objektu ezberdin bat zehazten da. Jasotako elementuak Emakumeen Topalekuan jartzen dira jendeak ikus ditzan, eta irabazi asmorik ez duen edonoren esku gelditzen dira. Programa honen lehen edizioan, azaroan, 45 lepo eta buru zapi bildu ziren; horietatik, erdiak trukatu egin ziren eta gainontzekoak donatu/birziklatu.
Oraingo honetan, astelehenetik aurrera diskoak, pelikulak eta liburuak entregatuko dira Topalekuan. Parte hartzaileek ostiralera arteko epea izango dute euren objektuak uzteko, eta otsailaren 22tik 26ra egingo dira trukeak.
Aldatzeko epea amaitzean, hurrengo asteko astelehenean –otsailak 29–, Topalekuan gelditu diren objektuak birziklatu edota irabazi asmorik gabeko elkarte bati emango zaizkio, berrerabili ahal izateko.
Ekintza horren helburu nagusia gure kontsumo ohituren inguruan hausnarketa piztea da, gure planeta iraunarazteko gauzak berrerabiltzea zein garrantzitsua den konturatu gaitezen. Gainera, horrela hondakin gutxiago sortzen laguntzen da, eta beste emakume batzuekiko elkartrukeari eta topaketari bidea zabaltzen zaio.
Ekimenaren inguruko informazio gehiago edota baldintzak esteka honetan topa ditzakezue.
Programa ezagutu edota parte hartzeko:
- Aurrez aurre: Emakumeen Topalekua, Izelaieta kalea 12, 48260 Ermua
- Telefonoz: 943 17 10 30
- E-postaz: igualdad2@udalermua.net
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan