San Pelaioko igogailua hartuko duen egitura muntatu berri da

12.02.16
Hirigintza

San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publikoak egiteko proiektu eta lanek aurrera pausua eman dute. Astearen hasieran iragarri genuenez ostegunean iritsiko eta muntatuko zen igogailuaren egitura. Atzo izan zen egun eta egitura, jada, aurreikusitako lekuan jarrita dago, zutik bere neurri errealean dugu, begien bistan. Egitura etorri eta bere lekuan jartzeko lana konplexua izan zen, tamaina eta pisu handia baitu. Horregatik lan horretan garabi handi bi erabili behar izan ziren eta hainbat ordutan san Pelaio kalea trafikoarentzat itxita mantendu zen. Trafikoa atzeko aldean eta lerro zuzena den aldapatik bideratuz.

Datorren astean –otsailaren 15etatik 19ra- bitartean San Pelaio eta Aldapa lotuko dituen lehen pasarela iritsi eta hori muntatzeari ekingo diote langileek. Lan horien ondorioz eta segurtasuna bermatzeko, berriz ere hainbat aparkaleku okupatu eta zerbitzurik gabe utzi beharko dira. Muntai horren barne San Pelaiotik Aldapara doan zatia otsailaren 18ko ostegunean egingo dela aurreikusita dago eta lanak egiten diren bitartean, trafikoa eten eta desbideratu egin beharko da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke