Berdintasunari eta cyberbullingari buruzko mintegia antolatu du Eskolabarrik

17.02.16
Hezkuntza

Aurtengoan ere, Ermuko Eskolabarri Ikastetxeak Heziketarako Mintegiak antolatu ditu guraso, ikasle, irakasle eta herritar ororentzat. 15. edizioa izango da oraingoa, eta genero berdintasuna eta cyberbullinga izango ditu hizpide.

Programazioa bihar, osteguna, hasiko da “Haurrak eta genero estereotipoak” izeneko hitzaldiarekin. Ekimen honetan, testuinguru ezberdinetan umeek bizitzen dituzten egoerak zein jarrerak landuko dira, betiere genero ikuspuntutik begiratuta. Begoña Fernández Ermuko Udaleko Berdintasun teknikaria izango da hizlaria, eta 17:30etik 19:15etara arituko da Eskolabarrin. Gainera, ikastetxeak jakinarazi duenez, hitzaldira joaten diren pertsona guztiei ipuin ez sexista bat oparituko zaie.

Gai berdinarekin jarraituz, datorren ostegunean, otsailaren 25a, “Aitak” dokumentala eskainiko da ikastetxean. Proiekzioa amaitzean, kafe-solasaldiari ekingo zaio, Ermuko Zipriztintzen Berdintasunaren Aldeko Gizon Taldeko kideek moderatuta. Emisioa 17:30ean hasiko da, eta doako ludoteka zerbitzua eskainiko da nahi duen eta aurrez hala eskatzen duen guztiarentzat.

Bestalde, ostiral honetan, otsailak 19, Ertzaintzaren Delitu Informatikoen sailak cyberbullingaren inguruko hitzaldia emango du, “Interneten eta sare sozialen arriskuak. Erabilera egokia egiteko gomendioak” izenpean. Ekimen hau Lobiano Kultur Gunean izango da, 14:45etik aurrera, eta bereziki gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta dago.

Nahi duen guztiak parte har dezake hiru ekintzetako edozeinetan, baina Eskolabarri ikastetxetik adierazi dutenez, komenigarria da aurrez izena ematea. Horretarako, 943 17 90 36 telefono zenbakira deitu, eskola@eskolabarri.es helbidera idatzi edota ikastetxera bertara joan daiteke, idazkaritzara, Santa Ana auzoko 3 zenbakira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez Eskolabarri Ikastetxearen webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar