San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea jarri da

18.02.16
Hirigintza

San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea, jada, jarrita dago. Olabarri Construcciones eta Katillu garabi enpresetako langileek egitura metalikoaren bigarren zatia altxatu eta bere lekuan lotu dute gaur goizean. Pasaguneak hogeita bi metro pasatxoko luzera du eta igogailuaren erabiltzaileok horren gainetik pasa beharko gara hartu nahu dugunean eta baita, igogailuaren kabinatik irteten garenean. Lan goizean goiz hasi dira, garabi handi bat iritsi ondoren. Garabia kokatu eta lurrean egonkortu ondoren lanean hasi da. Goizeko hamarrak pasa ondoren altxatu eta bere lekuan kokatu du egitura, airean zintzilik eutsiz langileek lotzen zuten bitartean. Aldapa kale hori segurtasuna bermatzeko trafikoarentzat itxita egon da egitura instalatzeko lanak egin diren denboran.

Azpiegitura berria gorpuzten doa eta, jada, ikus dezakegu bere egitura eta pasagunea ere. Izango duen altuera eta forma begi bistakoak direlarik, baita ingurune eta espazioan txertaturik nola geratzen den ere. Aste batzuk beranduago material gehiago etorriko zaigu tailerretik eta bigarren zatiari –Aldapatik Ongaraira igoko gaituenari- dagokion egiturak ere jarriko dira. Orain egin bezala, lehenik bertikalean jarriko den zatia etorriko eta jarraian pasagune biak.

Segidan gaur goizean hartu ditugun argazkiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke