Garraio sailak markesina jarriko Zubiaurre 50ean Bizkaibuseko linearentzat
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesiorako Foru Sailak hiri markesina jarriko du Ermuko Zubiaurre kaleko 50. zenbakiaren aurrean, BI-2301 errepidea eta astero merkatu txikia jartzen den aparkalekuaren tarteko espaloian. Markesina hori A deritzan modelokoa izango da, bi gune izango dituena –bat jarlekuekin- eta alboak itxita izaten dituen motatakoa. Lurraldean Aldundiak jartzen duen ereduari jarraiki, Ondarroa eta Bilbo lotzen dituen Bizkaibus 3910 lineako bidaiariak aterpea izan dezaten. Aste honetatik aurrera erabiltzaileek erosoago eta aterpean itxaron ahal izango diote autobusari.
Markesina jartzeko lanei hasiera eman zaie gaurko egunean eta aste amaitzerako egitura berria prest izatea espero dute enpesakoek. Lanak igeltserotza eta errementaritza zereginekin hasi dira egitura lurrean jartzeko. Markesinari argia ere jarriko zaio, euriaren urak biltzeko atzeko aldeko ubidea ere egokitu egingo delarik behar diren baldosak aldatuz. Markesina erabiltzaileek behin da baino gehiagotan eskatu izan duten hobekuntza da, oraingo honetan Bizkaiko Foru Aldundiak ontzat eman eta aintzat hartu izan duena.
Ermuko Udalbatzak 2013an hartu zuen akordioan markesina leku horretan jartzea eskatu zuen beste geltoki bat lekuz aldatzeko eta Bizkaibusen 3916 eta 3026 lineatan aldaketan egitearekin batera.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke