Durangaldean izan ditzakegun 12 ekintzaile berrik hasi dute DEMA programa Izarran

26.02.16
Ekonomi Sustapena

Langabezian dauden eta ekintzaile izateko presta dauden 12 lagunek hasiera eman zioten atzokoan Izarra Centren Durangaldea eskualdea berraktibatzeko DEMA programari. Dema gurean dugu Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak eta gure herriko Udalak hitzarmena sinatu izan dutelako. Taldea hamabi pertsonek osatzen dute, horietatik hamaika ermuarrak dira eta bat mallabitarra. Carlos Totorika alkatea irekiera eta aurkezpen saioan izan zen eta partaideen taldeari ongi etorria emateko eta bakoitzaren proiektuari eutsi eta gauzatzeko. “Onena opa dizuet programan parte hartzea merezi duzuela kreditatu izan duzuelako, erabilgarri eta probetxagarri izan dagizuela etorkizunerako. Instalazio hauek eta demako teknikariak zuen esanetara dituzue prozesu pertsonal horri aurre egiten hasteko, profesionalen aholkularitza eta erakunde publikoen diru-laguntza duzuelarik, enplegu duin baten aukera izan dezazuen” esan zien bildutakoei.

Programa hiru hilabetetan eta bi fasetan gauzatuko da. Lehen fasean 60 trebakuntza ordu aurreikusten dira eta horietan partaideek hainbat abilezi landuko dituzte autonomo, enpresari eta ekintzaile bidean lagungarri izango zaizkienak. Enpresaren kudeaketa, gaitasun komertzialak, marketing-a bezalakoak, besteak beste. Egun batean gure herrian nahiz eskualdean ditugun baldintza sozioekonomikoak eta aukerak ezagutu eta horietan sakontzeko saioa emango zaizkie. Lehen fase hori martxoaren 31n bukatuko.

Bigarren fasea apirilaren 1ean hasi eta maiatzaren bukaeran amaituko da. Denbora horretan parte-hartzaileek beren enpresa planak –ideiak- nahiz negozio planak –bideragarri eginen duten kontu eta zenbakiak- diseinatu beharko dituzte. Horretan DEMAren aholulari eta adituen laguntza jasoko dute. Aholkulariok Izarra bertara etorriko dira eta bakoitzak banakako lau saio izango ditu.

Eskualdea berraktibatzeko programa hau langabeziak egoteko arrazoia edozein izanik ere lan merkaturatzeko eta lanpostua izateko zailtasunak izan dezaketen parte hartzaileekin etengabeko hartu-emanean jarduteko pentsatua dago.

Programa berritzaile izaera du eta partaideek diru-laguntza bat dute, beka moduan hilero 350 euro eskuratuko baitituzte, negozioa proposamena aurkezteko konpromisoaren ordainetan. Ekainean, gehienez jota, enpresa eratzeko pausua ematen badute –IAE delakoan alta eman eta autonomo egin- beste 5.000 euroren laguntza jaso ahal izango dute enpresa jarduera hastearen gastuei aurre egin ahal izateko: joan-etorriak, inbertsioak, alokairuan, hornitzaileen gastuak, eta abar.

Parte hartuz “beste inoren zain egon gabe, zuen enpleguaren alde eginen duzuen ahalegina eskertzen dizuet” esan zien Totorikak. Agintariak ondorengo hitzak gehitu zituelarik: “Trebakuntza, aholkularitza eta laguntzak aprobetxa itzazue eta zuon proiektuak errealitate egin. Horrela bada, jakin badakizue eraikin honetako lehen solairuan eta hazitegian lekua eta langile egokiak dituzuela ekintzailearen prozesuan laguntzeko prest daudenak. Aurreago zuen negozio non kokatu pentsatzen duzuenean, jakin ezazue eraikin honetan lekua duzuela, herriko, eskualdeko nahiz beste edonongo enpresak hartzeko bultzatu baikenuen, leku egoki, eroso eta punta-puntako teknologiaz hornitutakoa. Zorte ona opa dizuet, nahiz jakin bizitzan patua landu behar izaten dela eta, zuek guztiok, jada horretan zaudetela trinko eta konprometiturik”.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren