Okin Zuriko espaloia egiteko lanak, azken txanpan

04.03.16
Hirigintza

Bost asteko indusketa eta eraikuntza fruituak ematen hasi dira jada Ermuko Okin Zuri auzoan. Gune horretako aparkalekua eta Abelleira txatartegi zaharraren aurreko bidea lotuko dituen espaloia eraikitzeko obrak amaitzear daude.

Ezponda egonkortzeko indusketa lanak egin eta saneamendua biltzeko hodia lurpean kokatu ostean, espaloiaren plataformari eutsiko dion oinarria eta zintarriak eraiki dituzte langileek. Pixkanaka, dagozkion baldosak kokatuz, lana errematatzen ari dira orain. Espaloia amaitzea, argiak jartzea eta urbanizatzea baino ez da falta. Gainera, Okin Zuri auzoko pista balioanitzaren eta aurreko espaloiaren artean altuera izango duen zebra bide bat egingo da, bi aldeetara segurtasunez gurutzatu ahal izateko, bihurgunetik urrun.

Aurreikusita bezala doaz lanak aurrera, beraz, egun gutxi barru amaituko da obra. Bitartean, BI-2301 errepideko errei batek itxita jarraitzen du, eta txandakako pasoa semaforoekin erregulatuta dago. Hori dela eta, bideak erabiltzaile ugari dituela jakinda –bai oinezkoak, bai ibilgailuak–, Udaltzaingoak inguru horretan arreta areagotzeko eskatu du.

Proiektua hainbat erakunderen arteko elkarlanari eta kolaborazioari esker ari da gauzatzen: Uraren Euskal Agentzia –URA-, Bizkaiko Foru Aldundia eta Ermuko Udala koordinaturik ari dira lanean.

Jarraian duzuen argazki galerian lanek egun duten itxura ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke