Emakumeen eskubideak eta sozialki aintzat hartuak izatearen aldeko aldarrikapena

09.03.16
Berdintasuna

Emakume eta gizon talde ederra bildu zen atzo iluntzean Orbe Kardinalaren plazan urtero egin legez, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Egunean. Taldea anitza zen eta tartean gizarte eragile hainbat izan ziren –udalbatzar kideak, sindikatuetako ordezkariak, langileak, autonomoak, irakasleak, ama, amama eta gazteak, besteak beste…-. Guztiak generoen arteko berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, gure gizartean emakumeen eskubideak errespetatu eta ekarpenak aintzat hartzeko beharra aldarrikatzeko bildu ziren. Eguraldiak ez zuen batere lagundu ekitaldian tartean euria bota arren, hainbat minututan ere ateri izan zelarik. Nolanahi ere, ez zuen ekitaldia baldintzatu.

Aukera Berdintasun alorreko erantzukizuna duen Beatriz Gamiz Mata alkateordeak eta Tratu Onen aldeko Plataformako Amaia Totorikaguena kideak erdibana irakurri zuten udalbatzarrak data horren harira onartutako Erakunde Adierazpen elebiduna. Guk agiriari lasterbidez lotura egin diogu, pdf formatuan zuoi eskaintzeko.

Horrez gain, atzo arratsaldeko zazpietatik zortziak hamar gutxi inguruan egindako ekitaldian ateratako argazki multzoa ere uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda