Zerukoako eskailera mekanikoa, matxuragatik geldirik

11.03.16
Hirigintza

Udaleko Bulego Teknikotik jakinarazi dutenez, Zerukoa kaleko lehenengo zatiko eskailera mekanikoak zerbitzuz kanpo daramatza egun batzuk, matxura bat dela eta. Dirudienez, mailen kateko gurpiletako bat apurtuta dago, eta ezin da martxan jarri.

Arrapalak eta eskailerak mantentzeaz arduratzen den Thyssenkrupp Elevadores, S.L.U. enpresak azaldu duenez, azken egunotan izaten ari garen eguraldi txarra dela eta, oraindik ezin izan da eskailera normaltasunez abian jartzeko behar den zatia aldatu. Dena den, piezak eta beharrezko material guztiak prest dituenez, euriteak gelditu bezain pronto matxura konpontzeko lanetan hasiko direla adierazi du; beraz, uste da astelehenean bertan ekingo zaiela lanei.

Bestalde, Iparragirre kaleko eskailerak ere errebisatu dira aste honetan, mantentze zerbitzuari jarraiki. Asteazkenean bertan kale horretako bigarren zatiko eskaileraren kate nagusia aldatu zen, tarteka geldialdiak eragiten zituela ikusi baita.

Azkenik, Iparragirre 1 kaleko zatiari ere katea aldatuko zaio datozen egunetan, eskaileren funtzionamendua egokia izan dadin.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke