Bizkaibusen autobusentzat markesina berria Zubiaurren
Ondarroa eta Bilbo lotzen dituen Bizkaibusen 3916 lineako erabiltzaileek markesina berri bat dute erabilgarri Ermuko Zubiaurre kalean. Bide horretako 50 zenbakian kokatzen da, BI-2301 errepidearen eta asteroko merkatu txikia egiten den aparkalekuaren arteko espaloian, eta jada egun batzuk daramatza bertan.
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesiorako Foru Saila arduratu da instalazioaz. Hiri markesina da, A deritzan modelokoa, eta bi gune ditu; horietako bat, jarlekuekin. Alboak itxita ditu, eta egitura estandarra da, berde kolorekoa, lurraldean zehar Aldundiak kokatzen dituen markesinak bezala.
Autobuseko erabiltzaileek behin baino gehiagotan eskatu izan duten hobekuntza da, Bizkaiko Foru Aldundiak ontzat eman eta aintzat hartu izan duena. Ermuko Udalbatzak 2013an hartu zuen akordioan markesina leku horretan jartzea eskatu zuen, beste geltoki bat lekuz aldatzearekin eta Bizkaibusen 3916 eta 3926 lineatan aldaketak egitearekin batera.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke