Emakumea, Poesia eta Errepublika

05.04.16
Berdintasuna

‘Kapela gabekoen’ oroigarri

Bigarren Errepublika aldarrikatu izanaren 85. urteurrena betetzen da aurten. Hori horrela, Berdintasun udal Sailak Emakumearen Kontseiluarekin batera hiru jarduera biltzen dituen egitaraua prestatu du garaia eta Errepublikaren mugimenduarekin loturik izan ziren emakume poeta eta idazleen ekarpena agerian jartzeko eta aintzat hartzeko. Jardueren artean erakusketa, hitzaldia eta errezitaldi poetikoa ditugu.

Erakusketak 12 emakumeen profila eta lana hurbilduko digu, partaideak ekimenean partaide den ‘León Felipe’ talde poetikoaren iritziz garaiko emakume esanguratsuenak izan ziren. Dozena horren barne daude Sara Berenguer, Balendiñe Albizu, Rosa Chacel, Carmen Conde, Ana María Martínez Sagi, Concha Méndez, Lucía Sanchez Saornil, María Mariño, Gloria Fuertes, Amparo Gastón, María Mercé Marçal eta María Zambrano. Erakusketa atzo ireki zen eta apirilaren 22ra bitartean mantenduko da zabalik. Emakumearen Topagunea zabalik dagoen ordutuegian bisitatu daiteke dohainik.

Bigaren jarduera apirilaren 13rako deituta dagoen hitzaldia da. Arratsaldeko 6etan ‘León Felipe’ talde poetikoaren kide diren Adolfo Castaños eta Mª Ángeles Igartua hitzaldia emango dute. Titulua aurrekoaren bera da.

Amaitzeko, hirugarren jarduera apirilaren 14an –Errepublikaren aldarrikapena egin zen egunean- errezitaldi poetikoa egingo dute taldeko kideek, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hiru jarduerak, emakumearen Topagunean gauzatuko dira.

Berdintasun Sailak garaiaz datua bildu eta eskaintzen dituzten hainbat liburu erosi ditu, bertan erakutsiz eta eskainiz. Horrez gain eta udal liburutegiarekin elkarlanean irakurketa gida espezifikoa prestatuko dute, beste hainbat poeten figurak ezagutzera emateko, Ángela Figueroa besteak beste. Aukera Berdintasun Alorrak ermuarroi jardueratan parte hartzeko dei zabala eginen digu, libre eta doakoak baitira guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda