Futbolak eta komikiak bat egingo dute Ermuan
Udal Liburutegiak Pablo Ríos ilustratzailearekin topaketa bat antolatu du. Pablo Athletic Club Fundazioak argitaratu eta Santiago Garciak gidoigileak idatzitako El Portero komikiaren irudigilea da.
Topaketa komikiak, futbola edo biak batera gustukoa dituzten pertsona guztiei irekia dago. Apirilaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan Lobiano Kultur Gunean izango da. El portero komikia aldez aurretik irakurri nahi dutenak Liburutegitik pasa daitezke ale bat doan jasotzera.
Gainera, hitzordu hau erdarazko irakurketa klubeko saioan egingo da eta partaide guztiek eleberri grafiko hau irakurri dute dagoeneko.
Pablo Ríos (Algeciras, 1978) 33 urterekin botak eseki zituen parranda ugariren ondoren, eta komikiak egiteari ekin zion. Azul y pálido (2012) bere lehenbiziko lanarekin Bartzelonako Komiki Salaren 2013ko errebelazio-saria eskuratu zuen. Santiago Garcíarekin batera taxututako Fútbol: la novela gráfica (2014) bere bigarren lanean, berriz, kirol nagusiaren alderdi emozionala landu du. Barçaren kamiseta jantzita marrazten du beti.
Athtetic Club Fundazioak Udal Liburutegiari laguntzen dio genero literario hau sustatzeko eta iazko Letrak eta Futbola kanpainan argitaratu zituen bi komikien berrehun ale eman dizkio. Ale hauek irakurketa klubetako partaideei, herriko ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleei, Batxilergoko lehen mailako ikasleei eta topaketa honetara joateko asmoa aurkeztu duten pertsona guztiei.
Lotutako albisteak
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira