Emakume errepublikarrak: irakurketa gida
Udal liburutegiak, Emakumeen Topalekuarekin elkarlanean, errepublika garaiko emakume poeten lanik esanguratsuenak biltzen dituen katalogoa osatu du. Demokrazia hitzen bitartez defendatu zuten emakume intelektualak eta antifaxistak izan ziren. Frankismo garaian erbestean gelditu ziren, eta historian baztertuta gelditu dira. Emakume horietako asko euren senarren (27ko belaunaldiko poetak, idazleak eta filosofoak) ezkutuan gelditu dira, euren maila berean egon arren.
Bost ataletan banatzen da gida. Lehenengoan garaiko poesia eta poetak orokorrean azaltzen dituzten lau liburu gomendatzen dira; bigarrengoan, emakume poeta bakoitzaren irudia, biografiara lotura eta lan garrantzitsuenei aipamena egiten da, betiere autore euskaldunei lehentasuna emanez. Jarraian, haurrentzako poesiari egiten zaio tartea, gero ikus-entzunezkoei eta, azkenik, egunotako antolatu diren ekimenei.
Bestalde, Errepublikaren urteurrena dela eta, Emakumeen Topalekuan ekimen ezberdinak antolatu dira, tartean, Leon Felipe taldeak aurkeztutako errezitaldi poetikoa. Gaur izango da, 19:00etatik aurrera, eta bertan garai hartako poeten lanak errezitatuko dira. Horiek liburutegiko gidan aipatzen dira.
Lotutako albisteak
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira